Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Lagungo Fundazioa

Elkartutako erakundeak

LAGUNGO FUNDAZIOA

Avda. Sabino Arana, 34 - 148013 - BILBAO

Tlf: 944410676

e-mail: cof.lagungo@euskalnet.net

NORTZUK GARA?

Eliz jarduera honen lan, arreta eta laguntza esparrua familia da. Jarduera horren bidez zera ahalbideratu gura da: bertako kideak euren bizitza eta misinoaren protagonista izan daitezala gizartean eta elizan, Jesusen jarraitzaile izanda eta Erreinuaren alde eginez.

Familia Pastoraltzak jarduera zabala dau, norabide bitan:

  1. familiei –euren bizi eta misino konplexutasunaz- zuzenduta, ebanjelizatzearen jasotzaile lez
  2. gizarte eta Elizeari zuzenduta: familiei ekintzaile ebanjelizatzaile izanda dagokien egitekoan lagunduz

Familia Pastoraltzak hainbat esparrutan jardungo dau, horregaitik, pastoral arlo desbardinekin eta familia erreferentetzat daben mugimendu eta alkarteekin artikulatuko da:

  • sakramentu-aurreko –bateo edo ezkontza aurreko- jarduera edo esku-hartzeakkatekesi arlokoak: fedearen esnaera eta fede bizipenaren hastapenak,
  • gizarte arlokoak: familiaren presentzia eta arazoak gizartean,
  • sendatzaileak: familia gatazka eta apurketetan lagundu,
  • hezkuntza arlokoak: familiaren presentzia ikastetxeetan,