Erakunde sustatzaileek Kode hau bultzatu eta zabaltzeko konpromisoa hartzen dute, bai erakunde barruan bai kanpoan, beste erakunde eta sektore batzuentzat eredua izan dadin.
Zuzendaritza Batzordeak edo berak "ad hoc" sustatutako batzordeak, behintzat, urtean behin Kode honen edukia eta idazketa berrikusiko dituzte, eta Gizardatzen Batzar Nagusiari proposatuko dizkiote egoki irizten dituzten aldarazpenak, hartara bizirik eta etengabeko erreferentzia tresna izan dadin. Batzorde horrek,erakunde elkartu guztien laguntzaz, Kodearen betetzeari buruzko txostena egingo du Gizardatzen Batzar Nagusiarentzat.
Batzorde horrek berorrek arbitraje funtzioa beteko du Kodeari atxikiriko erakundeen artean, auziek Kodea arautzen dituzten funtsezko printzipioak bete-betean ukitzen dituztenean.