Gai komunak eta antzerako oinarriak dituen sektore batekoak garela onarturik, horren inguruan eraikiko dira beste erakundeekin izango diren harremanak, hau da, elkartasuna eta erakundearen jarduera hobetzeko elkarguneak bilatzea oinarri izanik.
Erakunde bakoitzaren autonomia eta bere bidea aukeratzeko askatasuna errespetatzea oso alderdi garrantzitsua da erakundeen arteko harremana planteatzerakoan. Oso garrantzitsuak izango dira zintzotasuna eta elkarlana, eta lehia izanez gero, asmo onez jokatzea ere.
Inork ezin ditu bestearen erabakiak hartu, eta erakunde guztiek dute Gizardatz eta Kode honekin bat egiteko askatasuna, bai eta beste batzuekin elkarlanean edo euren kabuz aritzeko.
Erakundeek, kritika eta salaketarako duten garrantziaren aldetik, gizarte eginkizun bat eta erabilgarritasun bat dituzte eta, guztien onura lortze bidean, administrazio publikoekin bat etor daitezke edo ez, baina autonomia eta erabakiak askatasunez eta subiranotasunez hartzea eskubide besterenezina da eta ezin zaio hari uko egin.