Gizardatz :: Kode etikoa :: 7. Komunikazioa

Kode etikoa

Zeharkako elementua izango da, kode honetako puntu guztiei buruz informatu eta komunikatu behar izango delako, erakundearen barrura zein kanpora begira.

Batez ere helburu, jarduera, kudeaketa ekonomiko eta gizon-emakumeen kudeaketari dagokionez, behar den informazio guztia eman behar zaie erakundeko pertsona eta erabiltzaile guztiei zein inplikatuta dauden kanpoko pertsona eta erakundeei.

Gardentasuna, egia eta sinesgarritasuna dira garrantzitsuenak erakundeen komunikazio politikan. Horretarako, aldizka informazioa zabalduko da gizartean, informazio-euskarri eta komunikabideen bitartez, batez ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliz.