Gizardatz :: Kode etikoa :: 6. Jarduerak

Kode etikoa

Jarduera, izan ere, erakundeak bere helburuak lortzeko egiten duen edozein ekintza da; horregatik, jarduerek zerikusi zuzena edo zeharkakoa izan behar dute helburuekin.

Jarduerak edo urteko egitaraua ondo planifikatuta egongo dira, maila
estrategikoan zein operatiboan. Egitarau hori erakundeko gizon-emakume guztien artean zehaztuko da, dagokion organoak onartuko du eta behar diren neurriak hartuko dira egitarauaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

Erabiltzaileen iritzia kontuan izango da planifikazio eta programazio prozesuetan.

Erakundeek jardueren urteko memoria egingo dute eta horren berri izan nahi duten pertsona edo erakunde guztien eskura egongo da.