Erakundeen giza baliabideak, batez ere, jarduerak egiten eta helburuak betetzen laguntzen duten boluntarioak eta profesionalak dira.
Gizon-emakumeengan zentratutako kudeaketa da erakunde elkartuen nortasun ikurretako bat.
Helburu bat lortzeko egiten den borondatezko lana babestu eta zaindu behar den energia da, erakundeetan ahalik eta eraginkortasun gehien lortzeko eta bere altruismo dosia ez galtzeko. Horretarako erreferentzia Boluntariotzari buruzko Euskal Legea izango da, batez ere boluntarioen eskubide eta betebeharrei dagokienez.
Gizarte arloko erakunde bati lotzeak esan nahi du erakunde horren helburu eta erabiltzen dituen baliabideak onartzen eta bere egiten dituela.
Pertsonen arteko harremanak konfiantzazkoak izango dira, ziur egongo dira denona den proiektu batean ari direla elkarrekin. Horregatik oso garrantzitsua da asmo ona izatea eta pertsonen artean hartu-eman onak izatea.
Profesionalak kontratatzeko kontuan izan behar da Gizarte Segurantza eta Laneko Prebentzio eta Segurtasunari dagokion legeria.
Edonolako jarduerak egiterakoan, kontuan izan behar da jarduerok antolatzen dituzten pertsonentzako baldintza egokietan egiten diren edo erabiltzaileen segurtasun eta bermeak zaintzen diren.
Pertsonen inguruko kudeaketan ez da inolako diskriminaziorik egongo erakundeetan. Kontuan izango da genero perspektiba eta ez da inolako bereizkeria edo diskriminaziorik egingo.
Praktiketan dagoen pertsona, bekadun eta beste prestakuntza eraren bat jasotzen ari direnen kopurua mugatua izango da: alde batetik, kontuan izango da erakundean arreta egokia egin ahal zaien eta, bestetik, kontuan izango dira zeintzuk diren erakundearen beharrizanak eta izaera.