Atxikitako erakundeek, behar diren baliabide tekniko eta giza baliabideen bitartez, erakundearen izaerari egokitutako kudeaketa ekonomikoa bermatuko dute. Urteko aurrekontua, balantzea, emaitzen kontua eta memoria ekonomikoa egingo dira eta dagokion organoak onartuko ditu urtero.
Urteko informazio ekonomiko hori nahi duten pertsona eta erakunde guztien eskura egongo da, era zilegiz eskatuz gero.
Gastuaren kontrol eta onartutako aurrekontuaren jarraipen egokia egingo da. Horrela, behar izanez gero, neurri zuzentzaileak hartu ahal izango dira ekitaldian zehar.
Baliabideak fondo eta balioetan inbertitzeko irizpide etikoak erabiliko dira, zuhurtasunez eta erakundearen abiaburuekin bat etorriz.
Egingo diren jarduera ekonomikoak ez dira erakundeen zeregin edo helburuen kontrakoak izango.
Dohaintzagileak ez dira ezagutaraziko, hala eskatzen badute. Helburu eta proiektu zehatzetara bideratutako dohaintza edo ekarpen guztien ondorioz lortutako fondoak nora bideratu errespetatuko da.
Erakundearen egonkortasuna eta independentzia bermatzearren, jarduerak dibertsifikatuko dira finantzazio publikoa eta pribatua lortu ahal izateko.
Ez da oreka gabeko finantza egitura mantenduko luzaroan, ziurtasun eza alderdi garrantzitsua dela jakinik, batez ere finantzazio publikoari dagokionez.
Erakundeen garapen jasangarria bermatu behar da. Erakunde jasangarria, izan ere, baliabide propioekin eta lor ditzakeenekin helburuak lortzeko aukera ematen duten jarduerak antolatzeko gauza dena da.
Erakunde jasangarria, halaber, ingurumenaren aldetik, barne funtzionamenduan erabiltzen dituen bitartekoak zaintzen dituena eta tresna edo elementu kutsagarriak eta teknika kutsagarridun produktuak ez erabiltzen ahalegintzen dena da.