Gizardatz :: Kode etikoa :: 2. Inolako irabazteko asmorik gabekoa

Kode etikoa


Atxikitako erakundeek estatutuetan jasoko dute erakundeok ez dutela irabazteko asmorik, ezta euren esku-hartzetik etekin ekonomikorik lortzeko inolako asmorik ere.

Irabazi asmotzat joko da elkarteak, erakundearen helburuekin zerikusirik izan gabe, pertsona edo erakunde bati edozein arrazoigatik jasotako etekinak bideratzea, esaterako: kontratua, diru laguntza, dohaintza, legatua, etab.

Ez da irabazteko asmoa jarduerak egiteko behar diren gastuak baino sarrera gehiago izatea, beti ere soberakin hori elkartearen helburuak betetzeko erabiltzen bada.

Ez da irabazteko asmoa dieta edo garraio gastuetarako elkarteko ordezkari edo arduradunei euren jarduerengatik ordainduko zaiena.

Ez da irabazteko asmoa elkartearen jardueraren bat egiten, kudeatzen edo antolatzen lagundu duten profesionalei egindako ordainketak, beti ere soldata mailek arrazoizko proportzioa badute. Horretarako kontuan izango da erakundeko soldatarik handiena eta txikiena, eta erakundetik kanpo jarduera horren arloan egindako hitzarmen edo akordioek.