Gizardatz :: Kode etikoa :: 1. Helburuak

Kode etikoa

Atxikitako erakundeek argi izango dute Gizarte Esku-Hartzeari dagokionez euren helburu sozialak zein diren, Gizardatzen estatutuek dakartenaren arabera, (art.- 5.- . ... Gizarte Esku-Hartzea da gizartearen premiei erantzuteko era formal edo antolatuan egiten diren jarduera edo ekintza multzoa. Helburua da gizarte-bazterketari aurre hartzea, aurre egitea edo irtenbidea ematea, eta gizarteratzeko edo parte hartzeko prozesuak bultzatzea).

Gizarte Esku-Hartzearen helburu dira gizartean baztertuta daudenak, inor baztertzen dutenak eta gizarte osoa, gizartearen sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta salaketa ahaztu gabe.

Gizarte helburu horiek argiak eta publikoak izango dira, eta erakundea, bere jarduerak eta hartzaileak identifikatuko dituzte.

Erakundea osatzen duten pertsona guztiak (boluntarioak, profesionalak, hartzaileak) helburu horien jakitun egongo dira eta erakundeon zeregina izango da helburuok ezagutaraztea pertsona horiei zein gizarte osoari.

Noizbehinka helburu horien jakite-maila ebaluatuko da; horretarako, inkestak egingo dira pertsonen gogobetetze-maila eta gizartearen pertzepzioa zein diren jakiteko.