Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: EDE Fundazioa

Elkartutako erakundeak

ASOCIACIÓN EDE FUNDAZIOA C/ Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao tel. 94 400 99 99 ede@fundacionede.org

www.fundacionede.org

EDE Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, Bizkaiko Elizbarrutiko Elizak bultzatutakoa. EDEk 1976an ekin zion bere bideari eta Bizkaiko garapena bilatzen du gizarte, kultura eta hezkuntza esparruan, gizarte esku-hartzearen eremuan lan egiten duten pertsona eta erakundeei zuzendutako programa eta zerbitzuak inplementatuz.

Gure zerbitzuak askotarikoak dira eta honako hauetan zehazten dira batez ere:

  1. Prestakuntza eta orientazio zerbitzuak profesional eta boluntarioentzat.
  2. Aholkularitza eta laguntza erakundeentzat eta esku-hartze proiektuak.
  3. Informazio eta dokumentazio zerbitzuak jarduera esparru hauetan espezializatuta.
  4. Azterketa eta ikerketa programak eta pentsamenduaren zabalkunderako programak.
  5. Erakunde eta gizarte bitartekaritza ekimenak eta baliabideen, jakintzen eta abarren transferentziarako ekimenak.


EDE Fundazioaren filosofia “ondo egindako lana” jaso, bultzatu eta gizarte, kultur edo heziketa ekintzak garatzen dituzten elkarte eta taldeekin konpartitzen duen ereduan oinarritzen da; erakunde horiei zuzentzen gatzaizkie eta horiekin egiten dugu lan.

Horrela, lankidetza estu eta egonkorra daukagu horietako askorekin eta sareak osatzen ditugu, oso garrantzitsua baita hori garapen sozial eta komunitarioan.

Era berean, gizarte aldaketari dagokionez daukagun ikuspegiak bultzatuta, batez ere baztertuta edo gizartean txartoen dauden gizataldeei laguntzen diegu.

Hori guztiori gure irizpide independenteari eta kudeaketa eta ekonomia autonomiari esker egin dezakegu.