Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Cáritas

Elkartutako erakundeak

ASOCIACIÓN CARITAS DIOCESANA DE BILBAO
C/ Ribera, 8
48005 BILBAO
Tf.  94 402 00 99
caritasbi@caritasbi.org

www.caritasbi.org

Helburu nagusia:

Bilboko Elizbarrutiko Caritas hauxe guztia da: Caritas Eliza da. Karitate eta gizarte misioa betetzen du, eta, era berean, justiziaren alde lan egiten du, ekintza sozialaren bitartez. Caritasen ekintza euren duintasuna mehatxatuta daukatenei, baztertuta dauden pertsonei, dago zuzenduta, eta ahaztuenek dute lehentasuna, gizartean ez erantzunik ez laguntzarik aurkitzen ez dutenek, hain zuzen ere. Ekintza hurbiltasunetik egiten da. Izan ere, erabaki irmoa dauka guztiok bizitza duin eta erabat gizatiarraz gozatzeko daukagun eskubidea defendatzeko. Caritasek Gizarte Eskubideen eta Justiziaren alde lan egiten du, bai eta gizarte abegitsu eta parte-hartzailea lortzeko ere. Egoera bidegabeak salatzen ditu eta alternatibak sustatu eta eraikitzen ditu, Ebanjelioaren argitan. Lan hori komunitatetik egin behar da, inguruko beste erakunde batzuekin eta Herri Administrazioekin sarean. Izan ere, giza eskubideak eta pertsonen duintasuna sustatu eta defendatu behar dira. Caritas Boluntariotza Erakundea da. Doakotasunean eta boluntarioen konpromiso eskuzabalean dago oinarrituta. Boluntario horiek, kontratatutako pertsonekin batera, dinamismo kristaua bideratzen dute, osagarritasunean oinarritutako harremanetik. Caritasek, konpromiso sozialeko aukerak ahalbidetzeaz gain, boluntariotzarekiko konpromisoa ere bultzatzen du.


Jarduera nagusiak:

  1. Oinarrizko gizarte ekintzako programa
    Oinarrizko beharrizanak (elikadura, etxebizitza, arropa...) betetzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzea.
  2. Familiari zuzendutako programa
    Programaren oinarrizko helburuak hauek dira: oinarrizko trebetasunen arloko prestakuntza, talde esperientzia eta laguntza familiar eta komunitarioko sarea indartzea.
  3. Umeei zuzendutako programa
    Zailtasun egoeran dauden umeen gaitasun pertsonal, sozial, edukatibo, afektibo eta familiarrak bultzatu eta berreskuratzea da helburua.
  4. Adinekoei zuzendutako programa
    Zailtasun sozio-familiarrak dituzten adinekoen bizi-kalitatea hobetzea.
  5. Laneratzeko programa
    Baztertuta eta arrisku egoeran dauden pertsonek enplegu duina lortzea.
  6. Etxerik gabeko pertsonei zuzendutako programa
    Etxerik ez duten pertsonen kopurua murrizteko egiten du lan. Horretarako, arazoen jatorria joaten ahalegintzen da. Era berean, pertsona horien bizitza duinagoa egiteko baliabideak eskaintzen ditu.
  7. Nazioarteko lankidetzarako programa
    Iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen arteko harreman bidezkoagoen aldeko parte-hartzea eta mobilizazioa sustatzen du.