
ASOCIACIÓN BIDEGINTZA ELKARTEA C/Encarnación 6. bajo 48006 Bilbao Tl: 94 432 91 23 bidegintza@bidegintza.org
Norentzat
5. barrutiko bizilagunak, adin txikikoak eta familiak, batez ere Atxurin, 7 kaleetan, Iturrialde eta Solokoetxen bizi direnak. Orokorrean herritar guztientzat da, baina batez ere edozein arrazoirengatik arriskuan edo gizartean babesik gabe egon daitezkeenentzat.
Helburuak
5. barrutiko bizilagunen garapen pertsonal eta komunitarioa bultzatzea, gizabanakoaren eta komunitatearen kontzientzia hartzean eta partaidetza eta protagonismoan oinarritutako heziketa ikuspegi batetik.
Familiei babes, orientazio eta aholkularitza baliabideak eskaintzea eta adin txikikoen beharrizanak betetzen direla bermatzea.
Gure auzuneen beharrizanak zeintzuk diren entzutea eta erantzunak martxan jartzeko orduan laguntzea.
Ekintzak
Datu interesgarriak
15 urte lanean, kalitatez, Bilboko 5. barrutian.
Partaidetza zenbait baliabide profesional eta/edo boluntarioren (Jatorrak, Emays,...) sustapenean. Esku-hartze soziokomunitarioko ekipoen Susmoa federazioaren eratzailea (1996). 9 langilez eta praktikak egiten edo boluntario dauden 6 lagunez osatutako ekipo profesionala. Urtean, adin txikikoak eta familiak kontuan hartuta, batez beste 100 lagunekin egiten da lan, banan-banan edo taldean. Era berean, gure kalkuluen arabera, lan honetatik 500 bat lagun dira onuradun zeharka.
SUSTATU saria (1994- Eusko Jaurlaritza) eta UTOPIA saria (1996- Bizkaiko Foru Aldundia)