Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Bizitegi

Elkartutako erakundeak

ASOCIACIÓN BIZITEGI
C/ IRUMINETA 28 BAJOS
48.004 BILBAO
Tl: 94 412 65 76
E-MAIL: bizitegi@bizitegi.org

www.bizitegi.org

ELKARTEAREN JARDUERA
Bizitegi irabazi asmorik gabeko erakundea da 1988tik. Zeregin komunitarioan 1980. urtean hasi zen lanean Bilboko Otxarkoaga auzunean. Era berean, 1997. urtean Erabilera Publikoko Erakunde izendatu zuten.

Helburu nagusia da, batetik, gizartean baztertuta dauden pertsonak gizarteratzeko ibilbideak ezartzea eta, bestetik, baztertuak gizarteratzeko dagoen beharrizanaren gainean gizartea sentsibilizatzea.

Bilbon dauka egoitza eta Bizkaian egiten du lan. Batez ere gizarte bazterkeriaren arloan egiten du lan, honako helburuekin:

  1. Pertsona horien gizarteratzea bultzatu eta erraztea
  2. Pertsona, talde eta erakundeak sentsibilizatzea arazo honen gainean
  3. Aldaketa estrukturalak lortzeko ekimenak bultzatzea
  4. Elkartasun soziala bultzatzea

Elkartearen erabiltzaileak gizartean baztertuta dauden 18 eta 65 urte bitarteko pertsonak dira.

Esparru bitan egiten du lan:

  1. Esparru soziokomunitarioa: kontzientzia soziala sortzea
  2. Esparru pertsonala: baztertuta geratzeko arrisku larrian dauden (toxikomaniak, buruko gaixotasunak, alkoholismoa, etxerik eza, kartzelan dauden pertsonak...) 18 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzenean laguntzea


ZERBITZUAK

  1. GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO ESKU-HARTZEA KALEAN
  2. EGOITZA BALIABIDEAK (ETXEBIZITZAK ETA MINI EGOITZAK)
  3. EGUNEKO ZENTROAK
  4. TAILER OKUPAZIONALAK ETA LANERA BIDERATZEKOAK
  5. LAN ORIENTAZIOA