AURRERANTZ ELKARREKIN
Padre Lojendio nº 1 Oficinas, 1º-48008 BILBAO
48008 Bilbao
Te. 94 479 23 86
aurrerantz@ssi.bilbao.net
Aurrerantz Elkartea Elkarrekin irabazi asmorik gabeko erakundea da, Cooperativa de Servicios Sociales Integrados elkarteak sustatutakoa, eta Bilbon sortu zen, 2002. urtean.
- Gure EGITEKOA da:“eguneroko zereginetarako autonomia nahikorik ez duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzea, bai eta beraien senide edo jagoleena eta, zenbait arrazoirengatik, aldi baterako bizilagunak behar dituztenena ere. Zerbitzu horiek administrazio publikoek zein bezero pribatuek kontratatzen dituzte.
Pertsonentzako laguntza zerbitzuak eskaintzen ditugu, etxean bertan zein etxetik kanpo lagun eginez eta laguntzaile edo jagoleentzako arnasa hartzeko programen bidez.
Gizarte ekimeneko enpresa legez, hauek dira gure helburuak:
- Tokiko enplegua sortzea.
- Langileen promozio pertsonala bultzatzea eta zailtasun pertsonaletan eta lan arloko zailtasunetan laguntza eskaintzea.
- Gure zerbitzuetako erabiltzaileek, haien senideek eta boluntarioek beren beharrizanei aurre egiten parte har dezaten bultzatzea.
- Etekina zerbitzuan inbertitzea berriro.