
AGINTZARI S.Coop. de Iniciativa Social
Avda. Lehendakari Agirre, 11 – 2º Dpto. 4
48014 Bilbao
Tel. 94 475 70 05
Fax: 94 475 76 71
agintzari@agintzari.com
www.agintzari.com
AGINTZARI 1979az geroztik ari da lanean gizarte-bazterketaren esparruan, izan ere, lan handia egiten du gizarte-salaketaren, ikerketa aplikatuaren eta arrisku eta babesik gabeko egoeretan dauden adin txikikoen eta gazteen arretaren arloetan. Gaur egun, AGINTZARI Gizarte Ekimeneko Kooperatiba bat da, eta Zerbitzu Sozioedukatibo eta Psikosozialen eta Gizarte Aholkularitzako Zerbitzuen sektorean jarduten du. 2000. urtetik, Eusko Jaurlaritzak ofizialki aitorturta dago irabazi asmorik gabeko eta erabilera publikoko erakunde gisa.
Gure helburua, printzipioak eta baloreak eta erakundearen eskumenak zailtasun egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzera eta horiekin kolaboratzera daude zuzenduta, bai eta gure bezeroen misioa garatzera eta, oro har, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa sustatzera ere. Hori guztia, kalitatearen, teknologiaren eta ikerketa aplikatuaren aldeko orientazio proaktibotik abiatuta.
Kooperatibako profesionalek (%80 eskubide osoko bazkideak dira) Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko 30 udal eta mankomunitate baino gehiagorekin lankidetzan egiten dute lan batez ere.
Bezero, erabiltzaile, profesional eta zerbitzu desberdinen (esku-hartze sozioedukatiboa umeekin eta familiekin, harrera familiarra, arreta psikologikoa gehiegikeria sexualeko kasuetan, arreta psikosoziala, prestakuntza, aholkularitza teknikoa, ikerketa aplikatua, etab.) eskaerak hurbiletik eta era pertsonalizatu eta eraginkorrean ezagutu eta artatzeko, AGINTZARIk Arreta Psikosozialerako egoitzak eta zentroak ditu Bilbon, Barakaldon eta Durangon. Era berean, Aholkularitza Soziala dauka Bilbon; dena dela, lurralde esparru handiagoan esku hartzen eta egiten du lan.