
AGIANTZA ELKARTEA
C/Dos de Mayo 20 -bajo
48003 bilbao
Tf: 94 4154988
agiantza@agiantza.org
AGIANTZA ELKARTEA 1991n eratu zen eta gizartean desabantaila egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen elkartea da. Hona hemen eskaintzen dituen zerbitzuak:
Harrera etxebizitzak
Harrera, desintoxikazio eta 24 orduan bertan egoteko lekuak dira; prozesua argitzeko lekuak dira, eta gizonentzako bat eta misto bat daude.
Gizarteratze etxebizitza
Heziketa espazio bat da, besteak beste, lan, prestakuntza, aisialdi edo harremanen munduan sartzen laguntzeko.
Boluntariotza etxebizitza
2000n sortu zen Europako Boluntariotza Zerbitzuko boluntarioei ostatu emateko, boluntario-trukeak egiten direnean.
Unitate mugikorra
1998an sortu zen INTEGRA programa europarraren barruan. Kontsumo arriskuak gutxitzeko, xiringak trukatzeko, kafea, gailetak, irabiaki bitaminikoak, preserbatiboak... emateko ibiltzen da; era berean, beste honakoak ere egiten ditu: entzun, baliabideen gaineko orientazioa eskaini, zentroetara bidali...
ABEGI EGOITZA Eguneko Zentroa
Laguntzarako zentro dinamikoa da, balio anitzekoa, komunitateko baliabideekin koordinatzen dena. Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dago, gizarteratze prozesu pertsonalen bidez, pertsona horien bizi-kalitatea eta autonomia maila hobetzeko, arlo fisiko, psikiko nahiz sozialean.
Orientazio eta Enplegu Zentroa
Balio anitzeko zentro honek honakoa eskaintzen du: Lan arloko prestakuntza eta orientazioa - Lan bilatze aktiboa - Teknologia berrien erabilera - Lan bitartekaritza
Laneratze enpresak
Merkataritza sozietateak dira, eta horien akziorik gehienak elkartearenak dira.
Sozietate horien helburu nagusia da lan merkatuan zailtasun bereziak dituzten pertsonei gizarteratze eta laneratze prozesuan laguntzea.
AGIANTZAk laneratzeko 2 enpresa sortu ditu: EKOTOPIA eta AGITSAS
PRESTAKUNTZA
INEMekin lankidetzan, Lorezaintza eta Basozaintza arloan 5 tailer egin ditu eta Lorezaintzako Lanbide Etxe bat.
Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta beste erakunde batzuekin, igeltserotza eta lorezaintza arloan prestakuntza eskaintzen du