Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Lagun Artean

Elkartutako erakundeak

LAGUN ARTEAN ELKARTEA C/ Julio Urquijo, nº 7, bajos trasera. Bilbao Tl: 94 447 24 87 lagun-artean@lagun-artean.org www.lagun-artean.org

Identitatea:
Lagun Artean irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1983an sortu zuenetik, Deustuko eliz komunitateko kristau talde batek sustatzen du elkartea. Helburu nagusia gizarte bidezkoagoa lortzea da, bazterketarik gabea. Horretarako, prestakuntza handiko boluntario eta gizarte-agenteek osatutako taldea daukagu: psikologoak, gizarte-hezitzaileak, gizarte-langileak, animatzaileak, tutoreak, etab.

Helburuak:

  • Bazterketa prebenitu eta saihestea.
  • Era guztietako baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak hartzea.
  • Hartutako pertsonekin batera, esku-hartze eta gizarteratze plan indibidualizatuak diseinatzea eta plan horien jarraipena egitea.
  • Topaketa-gunea, pertenentzia-gunea eta erreferentzia-familia sustatzea, familiarekin edo gizartearekin loturarik ez duten pertsonentzat.

Printzipioak:

  • Senidetasuna: pertsona guztiak neba-arrebatzat dira hartuak, Jaunaren seme-alabak baitira.
  • Premia; kalean bizi ziren pertsonak berehala hartzea, galderarik egin gabe edo izapideak bete barik.
  • Justizia: hartutako guztiek dute eskubidea diskriminatuak ez izateko. Hala ere, diskriminazio positiboa jasan ahal izango dute, ahultasun maila dela eta.
  • Intimitatea: pertsona guztien pribatutasuna baldintzarik gabe errespetatuko da.
  • Autonomia: hartutako pertsona guztien baloreak, aukerak eta izateko moduak errespetatuko dira.

Programak:

  • Gaueko premiazko harrera zentroa.
  • Eguneko gizarteratze zentroa.
  • Bizileku bihurtutako diagnostikorako pisua.
  • Toxikomano eta alkoholikoentzako pisu eta komunitate terapeutikoak.
  • Etxerik gabeko pertsonentzako pisuak.
  • Baztertuak izateko arriskua duten etorkinentzako pisuak.
  • Etorkin gazteentzako pisuak.
  • Zama familiarrak dituzten eta bakarrik dauden emakumeentzako pisua.