Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Izangai

Elkartutako erakundeak

IZANGAI ELKARTEA
C/García Salazar, 16, Lonja Izda
48.003. Bilbao
Tl: 94 470 1223 
Izangai@teleline.es

Bazkide, boluntario eta profesionalek osatzen duten Izangai Elkartearen helburua da “bazterketa egoeran dauden kolektiboei arreta eta sustapena ematea, eta, modu horretan, gizartera eta lanera sartzeko ibilbideak sortzea” (Estatutuetako 2. artikulua).
 
Helburu hori 1999tik Bilbo Zaharrean garatzen den Izangai Gizarteratze Programan zehazten da, auzoa Osorik Zaharberritzeko Planaren ekintzen barruan.
 
Programak zenbait zerbitzu eta baliabide eskaintzen ditu:

  1. Berehalako Arreta Osorako zerbitzua.
  2. Gizarteratzeko Eguneko Zentroa (1999tik San Frantzisko-Bilbo Zaharra-Zabala auzoan fisikoki kokatuta dagoen lehenengo Eguneko Zentroa da).
  3. Gizarte eta Lan tailerra. Iturgintza eta elektrizitate ikastaroa.
  4. Kartzelako Zigorra modu Alternatiboan Betetzeko eta Arreta Juridikoa emateko programa.
  5. Kartzeletako Esku-hartze programa.
  6. Gizarteratzeko etxebizitza 2.
     

1999tik 2005eko azarora bitartean, 767 pertsonak hartu dute parte programan, 220 pertsonak 2005ean. Pertsona horiei laguntza eman zaie, herritar moduan dituzten eskubideak bete ahal izan ditzaten: gizarte, osasun, lege, trebakuntza, okupazio eta lan arloko eskubideak.
Arreta eta laguntza pertsonalizatu hori emateko, profesionalek eta boluntarioek osatutako diziplina ugariko talde bat dugu, bakoitzak bere jarduerak dituen 8 sailetan banatuta: juridikoa, gizarte eta osasuna, gizarte eta komunitate arloko arreta, psikologia eta hezkuntza, trebakuntza, okupazioa, lana eta aisialdia. Bilboko gizarte ekimeneko baliabide publiko guztiekin koordinatuta egiten da lan, sarean.
 
Arreta jasotzen duten populazio talderik garrantzitsuenak honakoak dira: bazterketa egoeran dauden pertsonak, drogekin arazoak izan dituztenak edo oraindik ere badituztenak; etxerik gabekoak, arazo judizialak dituztenak edo migrazio prozesuetatik datozenak.