Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Goiztiri

Elkartutako erakundeak

ASOCIACIÓN GOIZTIRI
C/La Providencia 19,
48902 Barakaldo.
Tl: 944780541
goiztiri@goiztiri.org

Barakaldoko GOIZTIRI Elkartearen helburua bazterketa egoeran dauden edota egon daitezkeen pertsonen gizarteratzea eta lanbideratzea da.

Gure programan parte hartzen duten pertsonen egungo eta etorkizuneko arazoei erantzun eraginkor eta efikazak emateko, gizarte ekintzan inplikatuta eta talde-lanean ari diren pertsonak, profesionalak eta boluntarioak dira gure aktibo nagusia. Gure ezaugarrietako bat gure zerbitzuak etengabe hobetzea da.

  1. 1997an UTOPIA Saria jaso zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.
  2. Erabilera Publikoko erakunde izendatuta, 1997ko abenduaren 30eko Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz.
  3. Kalitate Osoa / Bikaintasunarekiko Konpromisoaren diploma, Euskalitek emanda, 2001eko azaroan.
  4. PREMIE Kalitate Ziurtagiria, 2002an.

Elkarteak honako kolektiboekin egiten du lan:

  1. Adin txikikoak eta nerabeak: DBHkoak, Barakaldoko institutu publikoetan. Bertan izaten dira arratsaldeetako tutoretza ekintzak, familia bitartekaritza eta laguntza irregularraren gaineko esku-hartzea.
  2. Gizarteratze Zentroa: Arreta psikosoziala eta hezkuntza arloko arreta gizarteratze fasean dauden eta arazoak dituzten pertsonei.
  3. Askatasunik gabekoak, Kartzela Erregimeneko hirugarren gradua, askatasuna kentzen duten zigorrak modu alternatiboan betetzea eta Komunitatearen Onerako egindako lanak dituzten zigorrak. Etxebizitza bat, emakumeen kartzelen alternatiba legez.
  4. Laguntzarik gabeko Europar Batasunetik kanpoko gazteak: harrerako eta gizarteratzeko etxebizitzak (15); lege eta lan arloko orientazioa, mikrokreditu sistema eta etxebizitza lortzeko programa.
  5. Goilurra SL lanbideratze enpresa: Hedapenerako giltzaduren aurreformak egiten dira, eta sei pertsonari ematen dio lana.

Programa hauetan kolaboratzen dutenak: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala, BBK eta beste batzuk.