
GAZTAROA ELKARTEA C/Bailén 5, sótano izq. 48003 BILBAO Tl:. 94 4160420. gaztaroa@sartu.org
ERAKUNDEA
Gure helburua
Gure helburua da pertsonen gizarteratzea eta pertsona eta inguru integratzaileak bultzatzea, bazterkeria eragiten duten egoeretan modu aktiboan esku hartuz.
Norentzat
Gizarteratzeko eta/edo laneratzeko laguntza behar duten pertsona guztiei zuzentzen gatzaizkie, batez ere egoera txarrenean daudenei.
Pertsonekin eta inguruarekin lan egin
Gure zerbitzuaren bidez, pertsonekin modu integralean lan egiten ahalegintzen gara, bai eta pertsona horien erreferentziako inguruarekin ere, pertsona bera eta komunitatearekiko lankidetza jardueraren ardatzak izan daitezen.
Babesak
Hori guztiori egiteko, besteak beste, honako erakundeen babesa daukagu: Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak, INEM, Europako Fondo Soziala, udalak eta beste batzuk.
ZERBITZUAK
Gizarteratzeko informazio eta laguntza zerbitzuak
Pertsonarekin egindako lanaren helburua da aldaketa prozesu bat bultzatzea, pertsona hori bere inguruan egoera hobean kokatu dadin.
Prestakuntza soziopertsonala
Arrisku egoera larriagoan dauden pertsonen jarrera eta ohitura pertsonalak landu nahi dira.
Arautu gabeko lanbide prestakuntza
Ikastaroen diseinu eta kudeaketa.
Laneratzeko prestakuntza eta orientazioa
Enpleguaren sustapena
Gure helburua da lan eskaintzak jasotzea eta ekintza positiboak garatzea aukera gutxien dituzten pertsonekin.
Enplegu eta prestakuntza programak
Programa hauetan prestakuntza prozesu bat eta, gero, kontratatzio aldi bat izaten da, laneratzen laguntzeko zenbait ekintzarekin osatuta.
Gizarte arloko aholkularitza eta ikerketa
Gizarte arloko aholkularitza eta ikerketa sailak gizarte kapitala konpartitu eta sortu nahi du (intelektuala, harremanetakoa eta metodologikoa), balioen oinarri argi baten gainean aurrera egiten duen prozesuan (hirugarren sektorea), konfiantza eta lankidetza harremanak bultzatu nahian. Era berean, SARTUren beste jarduera batzuen osagarri izan nahi du, sektorearen dinamika orokorrarekin bat etorriz.