Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Etorkintza

Elkartutako erakundeak

ETORKINTZA ELKARTEA
C/Hurtado de Amézaga, 27 2º izda.
Bilbao 48003
Tl: 94 444 42 49 
sota@etorkintza.org

www.etorkintza.org

www.cuidador.com

NORTZUK GARA
Etorkintza elkargoa (Bilbao, 1984) drogamenpekotasunen prebentziorako, drogazaleei laguntzeko eta drogazaleak gizarteratzeko eratu zen. Gaur egun, gure gizartearen beharrizan berriei aurre egiteko programak ere garatzen ditugu osasun eta gizarte arloan (minusbaliatuak, zaintzaileak, etorkinak, nagusiak eta beste batzuk).

Etorkintzako patronatu eta profesionalek zenbait balio konpartitzen ditugu, esate baterako, baztertuaren aldeko sentsibilitatea eta talde lana. Gizakia kontuan hartuta egiten dugu lan, ikuspegi zientifiko, integral, kalitatezko eta eraginkorrarekin.

Besteak beste, honako erakundeekin egiten dugu lan: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao, Barakaldo, Getxo, Laudio, Ugao-Miravalles, Leioa, Bermeo eta Balmasedako udalerriak, Enkarterriko Mankomunitatea, Santurtzi, Orduña, Amurrio eta Mungia. Horrela, gure zerbitzuak doanekoak dira erabiltzaileentzat.

JARDUERA EREMUAK

PREBENTZIO ARLOA
Hainbat faktorek eragiten dute drogen kontsumoan: pertsonalak, taldekoak eta kulturalak, eta bizitzaren une desberdinetan izaten dute eragina.

Etorkintzak erantzun integrala eskaintzen du, faktore eta prozesu desberdinak modu osagarrian kontuan hartzen dituzten esku-hartze eta programen bidez.

1.- AHOLKULARITZA ETA PRESTAKUNTZA PROGRAMA
Prebentzio arloko esku-hartzeak hobetzen ditu, inguru eta une bakoitzean eragin handiena duten faktoreetara egokituz.

2.- PROGRAMA KOMUNITARIOAK-PREBENTZIO UNIBERTSALA
Programa hauen bidez babes faktoreak indartu egiten dira orokorrean herritarrengan (arrisku potentziala), gizarte eragileekin egindako lanaren bidez.

3.- ARRISKUAN DAUDEN NERABE ETA GAZTEENTZAKO PROGRAMA
Arrisku edo gatazka egoeran dauden gazte eta nerabeei arreta espezializatua eskaintzen zaie, garapen pertsonala eta gizarteratzea lortzeko asmoz. Ekintza zuzenen bidez edo gizarte eragileen (irakasleak eta familia) eta familiaren laguntzaz baliatzen da.

LAGUNTZA ETA GIZARTERATZEA
Gure elkargoak ondo bereizitako egitura soziosanitarioak ditu. Batetik, ANBULATORIOA; bertan, diziplina askotako profesionalen ekipo batek (psikologoak, medikuka, OLTak, Gizarte langileak) drogamenpekotasun arazoak dituzten pertsonei lagundu eta tratamendu integralak eskaintzen dizkie. Era berean, gizarteratzean eta laneratzean zerikusia duten gizarte eta hezkuntza arloko alderdiak koordinatzen dira.

TALDE TERAPEUTIKOA da Elkargoak laguntzarako daukan beste atala. Bertan sartzen dira egoitzan emateko den tratamendua behar duten drogazaleak. Diziplina askotako lantaldea dago eta egoiliar bakoitzaren alderdi biologikoa, psikologikoa eta hezkuntza hartzen dira kontuan.

GIZARTE ETA OSASUN ARLOKO PROIEKTUAK
Gizartean azaltzen diren behar berriei erantzuna emateko, Etorkintzak kalitatezko programa eraginkorrak garatzen ditu honako arlo hauetan:

  1. Menpetasunen bat duten pertsonen zaindariak.
  2. Osasun Mentaleko Programa.
  3. Adineko pertsonak.
  4. Familia osaera berriak (guraso bakarreko familiak, adoptatutako umeak dituzten familiak,babesik gabeko amak eta abar.)
  5. Gizarte eta osasun arloko kudeaketa
  6. Etorkinak.

Zuzendaritza, Prebentzioa eta Administrazioa


Anbulatorioa


 
Talde
Terapeutikoa

 Hurtado de Amézaga, 27 2º izda.
Bilbao 48003
Bizkaia
Telf: 94 444 42 49
Fax: 94 421 06 19

Morgan 27, Bajo
Bilbao 48014
Bizkaia
Telf: 94 443 10 21
Fax: 94 444 20 66

 Bº Terlegiz, s/n
Kortezubi 48315
Bizkaia
Telf: 94 625 60 63
Fax: 94 625 62 73

Prevención Adolescentes

Jon Arrospide 11 Bajo
Bilbao 48014
Bizkaia
Telf.: 94 400 15 70
Fax.: 94 444 20 66