Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Elkar banatuz

Elkartutako erakundeak

 ELKARBANATUZ ELKARTEA Morgan 2 A, 3º Dpto. 6-7 Bilbao Tl: 94 475 76 43 elkarbanatuz@elkarbanatuz.org

GURE XEDE EDO HELBURU NAGUSIA
Bilboko La Salleko Kristau Komunitatetik Elkarbanatuz Elkartea sortu zen Bizkaiko gizarte bidezkoago bat eraikitzeko asmoz, egoera txarrean dauden gizataldeak gizarteratuz eta sentsibilizazioaren eta hezkuntza arloko esku-hartzearen bidez (batez ere gazteekin). Era berean, gaur eguneko egitura ekonomiko eta sozialak aldatzeko asmoz ezartzen diren ekimenetan parte hartu nahi du.Egian, berdintasunean, elkarren onarpenean eta errespetuan oinarritutako harremanak garatzen dituen espazio gisa aurkeztu nahi dugu geure burua.

ZERBITZU EDO JARDUERA NAGUSIAK
Gaur egun garatzen ari garen gogoeta estrategikoaren ondorioz, datozen urteetarako hiru jarduera eremu nagusi erabaki ditugu:

  1. Hezkuntza arloko esku-hartzea gazteekin: gure inguruko gazteak baloreetan heztea.
  2. Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze proiektuak garatu eta sendotzea, egoera txarrean dauden gizataldeen gizarteratzea bultzatzeko.
  3. Injustizia egituren aldaketa sozialerako ekimenetan parte hartzea