
(Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordea)
c/ Cristo 9bis – 5ª planta
480047 Bilbao
Tel. 94 424 88 44
ceareuskadi@cear.es
www.cear.es
CEAR-Euskadi elkartea 1989tik ari da Euskadin lanean, CEARren ordezkaritza gisa. 1996an, izaera juridiko propioa eskuratu zuen. Geroztik, erakundea osatzen dugun pertsona taldearen lana haziz eta hobetuz joan da, bere helburuak lortzeko bidean. Modu horretan, zenbait sari lortu ditu, eta, horien artean, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Utopia Saria (2001), Eusko Jaurlaritzaren Dolores Ibarruri Saria (2004) eta Lan Sozial eta Solidarioaren Onda Cero Bizkaia I. Saria (2006) nabarmendu behar dira.
Egitekoa
Gure egitekoa 1951ko Genevako Konbentzioko erabakiak modu egokian aplikatu eta garatzea da, behar bezala aplikatuz errefuxiatu, desplazatu eta aberrigabeak babesteko nazioarteko arauak eta Giza Eskubideen babes eta sustapenerako nazioarteko hitzarmenak, batez ere etorkinen alde jokatuz eta giza garapen integrala bilatuz
CEAR-Euskadi elkartean ondo dakigu desoreka handiak daudela, eta elkarte hau osatzen dugunok ziur gaude nolabaiteko erantzukizuna dugula mundu justuagoa eraikitzeko orduan. Hori dela eta, esku-hartze eta eragin prozesuen garapenean egiten dugu lan, sail hauen bitartez: áreas;
1. Gizarte saila:
2. Prestakuntza eta enplegu saila
3. Sail juridikoa
4. Eragin eta parte-hartze sozialeko saila
5. Kudeaketa ekonomiko-finantzarioko saila
6. Proiektu saila