
Stella Maris Egoitza
C/ Zabalbide 23.
48006- Bilbao
Tfno: 94 423 33 00
Stela Maris Egoitzaren helburua da gizarte-bazterketa eta/edo marjinazio familiarreko arrazoiak direla-eta inguru sozio-ekonomiko naturaletik aldenduak izan diren eta Bizkaiko Lurralde Historikoko administrazioaren babes-ekintzaren barruan sartu diren adin txikikoen, nerabeen eta gazteen (patologia psikiko larririk gabekoak) harrera, prebentzioa eta laguntza ahalbidetzea. Hori horrela, egoitza alternatiba abegitsu, seguru eta egonkorra eskaintzen die, eta hazkunde egituratua ahalbidetzen du, trebetasun guztiak garatzen lagunduko dien giro batean, harik eta familian berriro sartzeko prest dauden arte edo, erabiltzaile nagusienen kasuan, bizitza autonomoa egiten hasteko eta gizartean eskubide osoko herritar legez sartzeko moduan dauden arte, askatasunez eta era autonomoan bizitzeko, bai esparru sozialean zein lan esparruan.