Gizardatz :: Elkartutako erakundeak :: Zubietxe

Elkartutako erakundeak

Asociación Zubietxe Elkartea
C/ 22 de diciembre 1 y 2, bajos
Barrio Ollargan. 48003 Bilbao
Tfno: 94 416 69 41
Fax: 94 416 18 54
zubietxe@yahoo.es
zubietxe@hazkuntza.euskalnet.net

Zubietxe Elkartearen egitekoa baztertuta edo baztertuak izateko egoeran dauden pertsonen gizarteratzea ahalbidea da, aukerak eskainiz eta banan-banan lagunduz, herritartasun bete-betea lortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko prozesuan. Era berean, Zubietxe osatzen duten boluntario, bazkide eta profesionalen garapen pertsonal eta profesionala sustatu nahi dugu.

Zubietxe Elkartea 1993an sortu zen; izan ere, urte horretan inskribatu zen Eusko Jaurlaritzako Erregistroan, AS/B/03698/93 zenbakiarekin, eta Aldundiaren Erregistroan, BO/112 zenbakiarekin. 2003az geroztik Onura Publikoko Erakunde gisa da hartua.

Gaur egun, proiektu hauek kudeatzen ditugu:

AUTONOMIA SAILA

  • Berrisar Gizarteratze pisua. Intentsitate ertaineko etxebizitza babestua.
  • Babestutako Pisuen Sarea. Bazterketa egoeratik igaro diren eta etxebizitzarik ez duten pertsonei zuzendutako 6 pisu.
  • Lan-orientazioa.
  • Tutoretza indibidualizatuak.

GIZARTERATZE SAILA

  • Hazkuntza Eguneko Zentroa, gizarteratzerako.
  • Esku-hartzea Basauri HI-n.

IMMIGRAZIO SAILA

  • Hiritar-I pisua etorkinentzat.
  • Hiritar-II pisua etorkinentzat.
  • Etorkinen artean partaidetza sustatzeko proiektua.
  • Sentsibilizazio proiektua kulturartekotasunean.
  • Kulturarteko taldea.
  • Dokumentazio proiektua (Izangai Elkartearekin).

Gure proiektu guztiek bilakaera bat izan dute hasierako diseinutik, etengabe aldatzen diren beharrizanak eta arazo sozial berriak dituen gizarte batek eskatzen duen etengabeko egokitzapenari erantzuna emateko. 14 urtez lanean jardun ondoren, egindako lanaren balorazioa ona da.

Gure asmoa era neurritsu eta planifikatuan hazten jarraitzea da, “eskaerak” “eskaintza” bihurtuz. Gure heziketa-estilo propioari eta erakunde txikien filosofiari eutsi nahi diegu; izan ere, modu indibidualizatu eta trinkoan egiten dugu lan pertsona bakoitzarekin, beharrizan zehatzei erantzun malguak emanez. Zubietxe auzo zehatz batean kokatutako Elkartea da, hain zuzen ere, Ollarganen; horren haritik, auzoaren eguneroko jardunean parte hartu nahi du eta, era berean, bere gaitasunak zein erabiltzaileen gaitasunak eskainiz egon nahi du inplikatuta. Erkidegoak berarenak eskaintzen dizkigu boluntariotzaren, kolaborazioen eta laguntza osagarrien bitartez. Horrela, erkidegoak ere parte hartzen du pertsonen gizarteratzean, behar diren baliabideak eta espazioak ahalbidetuz, onartuz eta egokituz.