GIZARDATZEN PARTE-HARTZEA XXI. GIZARTEGUNEAN

Joan den azaroaren 11n, Deustuko Unibertsitatearen auditoriumean, Gizartegune espazioaren XXI. edizioa egin zen: “TALDE PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA GIZARTERATZEAN ESPEZIALIZATUTAKO ESKU-HARTZE SOZIALERAKO OINARRI GISA”. Horrekin hasiera eman zitzaion langileen etengabeko prestakuntzari, zeina BFAko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu duen, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Jardunaldian Ignacio Moya Gizardatzeko presidenteak hartu zuen parte, eta hasierako hitzaldian azaldu zuen etengabeko prestakuntzak Gizardatzeko erakundeei aukera ematen diela ezagutzak berritu eta eguneratzeko, Bizkaiko Gizarteratzearen arloaren testuinguru aldakorraren erronka eta beharretara egokitze aldera.

BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA

Azaroaren 5ean, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian hartu genuen parte Gizardatzen izenean. Mahai horretan, funtzionamendu-dinamikak eta Mahaiaren edukiak berrikusi ziren, eraginkortasuna eta elkarrizketa hobetzeko xedearekin.

Aurreikusten da beste bilera bat egitea Mahaiaren lan-esparru berria zehaztu eta adosteko, eta hori abendurako aurreikusitako Osoko Bilkura instituzionalean onetsiko da.

Bizkaiko esku-hartze sozialaren V. hitzarmenaren denuntzia

Pasa den urriaren 19an, Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren V. Hitzarmena denuntziatu zen, hura sinatu zuten sindikatuen ekimenez (CCOO, LAB eta UGT), eta dagoeneko erregistratu da Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan eta Gordailuan (REGCON).

Izapide hori egin ondoren, hurrengo urratsa Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren VI. Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia eratzea izango da, eta hortik aurrera, negoziazioei ekingo zaie. Negoziazio horien berri emango dizuegu aurrerapausoak egin ahala.

Bilera Sergio Murillo BFAko Gizarte-Ekintzako Diputatuarekin

Gizardatzen Zuzendaritza Batzorde berria erakundeei aurkezteko dinamikarekin jarraituz, irailaren 16an Sergio Murillo BFAko Gizarte Ekintzako diputatuarekin eta Maite Iturrate Haurrak saileko zuzendariarekin bildu ginen. Haiekin batera Gizardatzeko erakundeek sailarekin duten harremanean funtsezkotzat identifikatzen diren kontuetako batzuk aztertu genituen, baita sektore gisa egin beharreko hausnarketarako hainbat gai ere.

Saioari amaiera eman zitzaion elkarrekiko lankidetza eta harremanetarako konpromisoarekin, negoziazio kolektiboari begira.

Bilera Juan Ibarretxe Bilboko Udaleko Gizarte-kontuetako zinegotziarekin

Joan den irailaren 9an erakunde-jarduerari ekin genion berriro, udararen ostean, eta Juan Ibarretxe Bilboko Udaleko Gizarte Kontuetako zinegotziarekin eta Concha Claver zuzendariarekin bildu ginen. Bileran, Gizardatzen Batzorde berria aurkezteaz gain, Bizkaiko Esku Hartze Sozialaren VI. Hitzarmenaren negoziazio kolektiborako aurreikuspenak azaldu ziren, baita sailaren titulartasuneko zerbitzuen kudeaketarekin lotutako kontu interesgarri nagusiak ere.

Negoziazio kolektiboan laneko kalkulatzeko gida

Gizardatz erakundeak, Kiribil Sarearen proposamenari jarraikiz, kontratazio publikoan soldata kostuak kalkulatzeko gida bat egin du, botere esleitzaileetako kontratazio-sailek euskarri gisa erabiltzeko lizitazioak prestatzerako orduan.

Laster hedatuko dugu administrazio publikoen artean, eta erakundeei ere bidaliko dizuegu, Gizardatzen abalarekin erabili ahal izan dezazuen lizitazioetan.

Bizkaiko elkarrizketa zibilerako mahaiaren osoko bilkuran parte hartzea

Pasa den uztailaren 2an Gizardatzek Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak alarma-egoera ezarri zenetik egindako lehenengo osoko bilkuran parte hartu zuen.

Bilera horretan, “Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Eraldaketa Digitala” eta “Bizkaiko Errealitate Sozialaren Diagnostikoa Eguneratzea” gaien inguruko azken txostenak aurkezteaz gain, aurreko etapan onestear gelditu baitziren, Mahaiaren funtzionamendua suspertu eta arintzeko zenbait proposamen onestea erabaki zen.

Gizardatzen erakundeei egindako galdeketen emaitzak aurkezketa

Joan den ekainean bi galdeketa helarazi genizkizuen, hurrengo hitzarmena negoziatzeari eta administrazio publikoekin eragin-estrategia lantzeari begira, Gizardatzen erakundeen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko.

Galdeketa horietan gutxi gorabehera erakundeen % 70ek parte hartu duzue, eta emaitzak aurretiaz aurkeztu dira administrazio publikoekin baterako eragin-taldeko bi batzordeetan. Zuen ekarpenak batuta, emaitzak Gizardatzeko erakunde guztiei bidaliko zaizkizue irailean.

Zuen lankidetza eskertzen dizuegu!

Gizardatzen zuzendaritza-batzordea berritzea

Joan den maiatzaren 27an egin zen Gizardatzen ohiko batzar orokorra modalitate mistoan (aurrez aurrekoa eta birtuala), eta, 2020ko Memoria eta kontuak nahiz 2021eko aurrekontuak eta Lan Plana onesteaz gain, erabaki zen Zuzendaritza Batzordearen osaera berritzea, eta honela gelditu da:

  • Presidentetza: Ignacio Moya (Suspergintza)
  • Zuzendaritza Batzordea: Karmele Artazaz (Gaztaroa Sartu), Ricardo Santamaría (Kiribil Sarea), Miriam Santorcuato (Askabide), Itxaso Urcelay (Sortarazi) eta Salvia Hierro (Etorkintza)

Batzordearen gainerako karguen esleipena Batzordearen hurrengo bileran erabakiko da, eta agintaldiak lau urteko iraupena izango du.

Bilera Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza sailarekin

Gizardatzek, administrazio publikoekin egindako intzidentzia-lanari jarraipena emateko, bilera bat egin zuen maiatzaren 7an Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru-diputatuarekin eta David Latxaga ASFko kudeatzailearekin. Bilera horretan, gizarte-ekintzaren esparruan diharduten erakundeei eragiten dieten hainbat gai interesgarri gainbegiratu ziren, hala nola erabiltzaileak txertatzeko protokoloak, hurrengo negoziazio kolektiboaren aurrean hartu beharreko jarrera eta Gizarte Ekintza Sailari lotutako zerbitzuen ituntzearen garapena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies