Bilera Juan Ibarretxe Bilboko Udaleko Gizarte-kontuetako zinegotziarekin

Joan den irailaren 9an erakunde-jarduerari ekin genion berriro, udararen ostean, eta Juan Ibarretxe Bilboko Udaleko Gizarte Kontuetako zinegotziarekin eta Concha Claver zuzendariarekin bildu ginen. Bileran, Gizardatzen Batzorde berria aurkezteaz gain, Bizkaiko Esku Hartze Sozialaren VI. Hitzarmenaren negoziazio kolektiborako aurreikuspenak azaldu ziren, baita sailaren titulartasuneko zerbitzuen kudeaketarekin lotutako kontu interesgarri nagusiak ere.

Categories Uncategorized

Negoziazio kolektiboan laneko kalkulatzeko gida

Gizardatz erakundeak, Kiribil Sarearen proposamenari jarraikiz, kontratazio publikoan soldata kostuak kalkulatzeko gida bat egin du, botere esleitzaileetako kontratazio-sailek euskarri gisa erabiltzeko lizitazioak prestatzerako orduan.

Laster hedatuko dugu administrazio publikoen artean, eta erakundeei ere bidaliko dizuegu, Gizardatzen abalarekin erabili ahal izan dezazuen lizitazioetan.

Categories Uncategorized

Bizkaiko elkarrizketa zibilerako mahaiaren osoko bilkuran parte hartzea

Pasa den uztailaren 2an Gizardatzek Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak alarma-egoera ezarri zenetik egindako lehenengo osoko bilkuran parte hartu zuen.

Bilera horretan, “Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Eraldaketa Digitala” eta “Bizkaiko Errealitate Sozialaren Diagnostikoa Eguneratzea” gaien inguruko azken txostenak aurkezteaz gain, aurreko etapan onestear gelditu baitziren, Mahaiaren funtzionamendua suspertu eta arintzeko zenbait proposamen onestea erabaki zen.

Gizardatzen erakundeei egindako galdeketen emaitzak aurkezketa

Joan den ekainean bi galdeketa helarazi genizkizuen, hurrengo hitzarmena negoziatzeari eta administrazio publikoekin eragin-estrategia lantzeari begira, Gizardatzen erakundeen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko.

Galdeketa horietan gutxi gorabehera erakundeen % 70ek parte hartu duzue, eta emaitzak aurretiaz aurkeztu dira administrazio publikoekin baterako eragin-taldeko bi batzordeetan. Zuen ekarpenak batuta, emaitzak Gizardatzeko erakunde guztiei bidaliko zaizkizue irailean.

Zuen lankidetza eskertzen dizuegu!

Categories Uncategorized

Gizardatzen zuzendaritza-batzordea berritzea

Joan den maiatzaren 27an egin zen Gizardatzen ohiko batzar orokorra modalitate mistoan (aurrez aurrekoa eta birtuala), eta, 2020ko Memoria eta kontuak nahiz 2021eko aurrekontuak eta Lan Plana onesteaz gain, erabaki zen Zuzendaritza Batzordearen osaera berritzea, eta honela gelditu da:

  • Presidentetza: Ignacio Moya (Suspergintza)
  • Zuzendaritza Batzordea: Karmele Artazaz (Gaztaroa Sartu), Ricardo Santamaría (Kiribil Sarea), Miriam Santorcuato (Askabide), Itxaso Urcelay (Sortarazi) eta Salvia Hierro (Etorkintza)

Batzordearen gainerako karguen esleipena Batzordearen hurrengo bileran erabakiko da, eta agintaldiak lau urteko iraupena izango du.

Categories Uncategorized

Bilera Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza sailarekin

Gizardatzek, administrazio publikoekin egindako intzidentzia-lanari jarraipena emateko, bilera bat egin zuen maiatzaren 7an Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru-diputatuarekin eta David Latxaga ASFko kudeatzailearekin. Bilera horretan, gizarte-ekintzaren esparruan diharduten erakundeei eragiten dieten hainbat gai interesgarri gainbegiratu ziren, hala nola erabiltzaileak txertatzeko protokoloak, hurrengo negoziazio kolektiboaren aurrean hartu beharreko jarrera eta Gizarte Ekintza Sailari lotutako zerbitzuen ituntzearen garapena.

Programa eta zerbitzuen direktorioa

Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeei arreta emateko taldeak programa eta zerbitzuen direktorio bat egin du. Direktorio horren helburua da bideratze-protokolo bat diseinatzeko abiapuntua izatea, taldeko erakundeen barruan emakumeei arreta emateko beharrak betetzen laguntzeko eta, aldi berean, administrazio publikoei helarazteko.

Categories Uncategorized

Lantalde berriak

Administrazio publikoekiko gorabeheren ildoan hasitako lanari jarraipena emateko, bi lantalde sortu dira Gizardatzen.

Lehena irizpide komunen definizioa jorratzen hasi da, administrazio publikoen bidez finantzatutako zerbitzuen eta programen kostua zehazteko.

Bigarren taldea, berriz, Bizkaian esku-hartze sozialari buruzko VI. hitzarmenaren negoziazio kolektiboa prestatzen hasiko da.

Categories Uncategorized

Intzidentzia-taldea

Erakundeekiko harremanei buruzko plan estrategikoaren helburuen esparruan, lantalde espezifiko bat sortu da Administrazio Publikoekiko harremanen estrategiari buruzko hausnarketa-prozesu bat egiteko; zehazki, talde horren xedea da esparru horretako dinamikak adostea eta Gizardatzen negoziazio-indarra handitzea.

Lehen bilerek sare gisa jarduteko dauden bide ezberdinak aztertzeko balio izan dute, hala negoziazio kolektiboari dagokionez, nola Administrazio Publikoen eskumeneko gai orokorrei dagokienez.

Administrazio Publikoetan eragiteko hausnarketa hori gainerako lurraldeetara eta autonomia-erkidego osora Hirekinen bidez zabaltzeko aukera aztertzen ari da.

Gizardatz elkarteak herri irratiko “Es posible” saioan parte hartuko du

Datorren otsailaren 1ean, astelehenean, Estíbaliz Barrónek eta Begoña Besadak “Es posible” irratsaioan hartuko du parte, Herri Irratiaren eta Sareen Sarea elkartearen arteko lankidetza-esparruaren barruan.

Elkarrizketa 16:30etik 17:00etara bitartean emango da, eta sareak egiten dituen ekintza eta proiektuen berri emango da. Elkarrizketa entzutera animatzen zaituztegu!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies