EKARPENAK GIZARTERATZE ARLOAN ESPEZIALIZATUTAKO PROZEDUREI LAGUNTZA EMATEKO GFAren PRESTAZIO EKONOMIKOARI

Gizardatzek eta EAPN Euskadik baterako lan prozesua garatu dute GFAren Gizarteratze Sailaren gonbidapenari erantzuteko eta gizarteratze arloan espezializatutako prozedurei laguntzeko prestazio ekonomikoen Dekretu arautzailearen zirriborroari ekarpenak egiteko.

Prestazio berriaren balorazio orokorra oso baikorra zen. Aipagarria da, bereziki, prestazioari berme eraginkorraren esparru zabalagoa ematen diola AEIS gizarteratzeko laguntza berezien aurreko araudiarekin alderatuta. Prestaziorako sarbidearen irizpideak hartzaileen errealitatera egokituko dira, eta koherentzia ematen du erregulazio berriaren eta abenduaren 5eko Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen eta urriaren 6ko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko 185/2015 Dekretuaren artean; martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuan jasotako erregulazioa gainditzen du, zaharkituta geratu zelako.

Gogoeta horiek eta erakundeek identifikatu zituzten ekarpenak Gizarteratze Sailari helarazi zitzaizkion joan den uztailaren 20an bi sareok izan genuen bileran.

GIZARDATZEN PARTE HARTZEA EUSKO JAURLARITZAKO HERRI ITUNA EKITALDIAN, BERDINTASUNAREN ALDE ETA INDARKERIA MATXISTAREN AURKA

Gizardatz, indarkeria matxistaren aurkako taldeak, ekainaren 15ean antolatutako Berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko herri ituneko aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen. Garazi Lartuondok, Gizardatzeko ordezkariak, hain zuzen ere, Ituneko emakumeen aurkako indarkeria matxistako atalaren jendaurreko irakurketan parte hartu zuen.

Ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariaz eta beste instituzioetako hainbat ordezkariez gain, gure lan-taldearekin batera Emakundek sustatuko berdintasunaren foroko prozesuan lan egin duten erakunde eta taldeek ere parte hartu dute.

GIZARDATZEKO OHIKO BATZARRA

Joan den ekainaren 21ean, Gizardatzeko entitateen urteko ohiko batzarra egin zen. Bertan, 2021eko memoria eta kontuak eta 2022ko lan plana onesteaz gain, 2022-2024 urteetarako plan estrategikoaren eguneratze-proposamena ere aurkeztu zen.

Bilera modu mistoan egin zen (aurrez aurre eta online), 29 entitatek parte hartu zuten, sareak herri-administrazioetan duen zeregina aztertu zen eta bi entitate berri sartzea berretsi zen. Ongi etorriak, EUDES Fundazioa eta BIDESARI Elkartea!

¡Bien venidxs!

Gizartegune: “Indarkeria matxistatik bizirik atera direnentzako gizarte-arreta espezializatua”

Gizardatzek parte hartu du maiatzaren 19ko “Indarkeria matxistatik bizirik atera direnentzako gizarte-arreta espezializatua” Gizartegunean. Bertan, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak genero indarkeriaren biktima den emakumeari arreta emateko eredu berri baterako igarotzea aurkeztu du.

Halaber, proposamen berriaren esparru teorikoa azaldu da; izan ere, filosofia eta metodologia espezifikoak gehitzen ditu eta emakumearen aurkako indarkeriaren biktimen babes faltan oinarritzen ditu ahaleginak. Ere berean, babes falta baloratzeko tresnaren prototipoa eta orain dela gutxi martxan jarritako esperientzia desberdinak gehitzen ditu.

Gizardatzen indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeen arreta-taldeak eredu berria eraikitzeko hausnarketa prozesuan parte hartu zuen, ekarpenen bidez, eta plana ezartzean jarraipen-lana egitea aurreikusten da.

BORDELEKO UDALEKO ORDEZKARITZAK BILBOKO HARROBI PLAZA 4 ERAIKINA BISITATZEA

BORDELEKO UDALEKO ORDEZKARITZAK BILBOKO HARROBI PLAZA 4 ERAIKINA BISITATZEA

Bilboko Udalari egindako bisitaren esparruan, Bordeleko Udaleko zinegotzien ordezkaritza ezagutu dugu. Harrobi plaza 4 eraikinean espazioa partekatzen dugun sareen jarduera jakin nahi izan du.

Topaketan Bordeleko zinegotziekin sareek egiten duten lana bateratu dugu, eta sor daitezkeen topaketa edo lankidetzekiko harremana erraztu da.

BIZKAIKO ENPLEGU-SAREA

Gizardatzek parte hartu zuen, pasa den otsailaren 9an, BFAren Enplegu Saileko Enplegu Agenteen Sarearen sortze-ekitaldian. Teresa Laespada, Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun Saileko diputatua izan zen mahaiburu.

Bizkaiko lurraldearen barruan enpleguaren eremuarekin zerikusia duten eragile guztiek osatzen duten sare hori egonkorra izango dela aurreikusten da, eta aldizka bilduko da 2021-2023 Enplegu Planaren garapenari begira.

GIZARDATZEK BERE PROZESUA AURKEZTU DU EMAKUNDEREN BERDINTASUN FOROAN, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAREN AURREAN

Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeen arreta‑taldeak berdintasun‑foroan parte hartu du, zeina Beijingeko Konferentziaren 25. urteurrena dela eta Emakundek antolatu duen. Joan den abenduaren 15ean egindako jardunaldian, Izaskun Landaida Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean prozesu horren esperientzia partekatzeko aukeratutako taldeetako bat izan da.

Izangai Elkarteko Garazi Lartundo izan zen ekintza horretako eleduna. Hona hemen argazkiak eta eduki horretara sartzeko esteka:

GIZARDATZ, BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILEKO MAHAIAREN BATZORDE IRAUNKORREKO KIDEA

Joan den abenduaren 22ko saioan Gizardatz Bizkaiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren Batzorde Iraunkorra osatzen duten bost erakundeetako baten gisa bozkatu dute, EAPN Euskadi, Harresiak Apurtuz, AVIFES eta FEVASekin batera.

Bizkaiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia elkarrizketa eta laguntza egonkorreko tresna da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lurralde Historikoan dauden Hirugarren Sektore Sozialaren erakunde eta sareen artean, eta Batzorde Iraunkorrari dagokio osoko bilkuraren eta lantaldeen arteko koordinazioa, baita jardueraren sustapena ere. 2022an dinamismoa berraktibatzea espero da.

GIZARDATZEN PARTE-HARTZEA XXI. GIZARTEGUNEAN

Joan den azaroaren 11n, Deustuko Unibertsitatearen auditoriumean, Gizartegune espazioaren XXI. edizioa egin zen: “TALDE PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA GIZARTERATZEAN ESPEZIALIZATUTAKO ESKU-HARTZE SOZIALERAKO OINARRI GISA”. Horrekin hasiera eman zitzaion langileen etengabeko prestakuntzari, zeina BFAko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu duen, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Jardunaldian Ignacio Moya Gizardatzeko presidenteak hartu zuen parte, eta hasierako hitzaldian azaldu zuen etengabeko prestakuntzak Gizardatzeko erakundeei aukera ematen diela ezagutzak berritu eta eguneratzeko, Bizkaiko Gizarteratzearen arloaren testuinguru aldakorraren erronka eta beharretara egokitze aldera.

BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA

Azaroaren 5ean, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian hartu genuen parte Gizardatzen izenean. Mahai horretan, funtzionamendu-dinamikak eta Mahaiaren edukiak berrikusi ziren, eraginkortasuna eta elkarrizketa hobetzeko xedearekin.

Aurreikusten da beste bilera bat egitea Mahaiaren lan-esparru berria zehaztu eta adosteko, eta hori abendurako aurreikusitako Osoko Bilkura instituzionalean onetsiko da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies